2010/01/16

ZIPIRIÑE B 4 - 6 LEGARDA C REMONTADA!!!

Inolako zalantzarik gabe, gaurkoa izan da orain arteko partidurik estuena.
Zipiriñekoak aurreratu dira markagailuan 4-2 bigarren zatiko erdialdean baina gure mutilek atera dute beraiek barruan daukatena eta emaitzari buelta ematea lortu dute 4-6.
Aipagarria izan da Ikerrek lortutako 3 golak orain arte sartu barik egon baita, ... egun aproposa aukeratu du ... eskerrak ...
Gure gurasoen artean urduritasuna nabaria izan da, baina momentu oro egon dira taldea animatzen, eta uste dut, jokalariak nabaritu eta sentitu dutela.
Kriston enbidia pasatu dut gaur, ... hori bai hori partiduak jolasteko aterpea, ... ea Beti Lagunekoek (alkatesaren senarraren taldea) ikusten duten eta egiten duten antzeko zeozer Mungian.
Ondo legoke ...

1 comentario:

  1. Anónimo21:35:00

    Antza denez, Beti Lagunekoek ere nahiko juxtu irabazi zioten Karabigane B ri.

    ResponderEliminar