2010/01/26

PARTIDUA 10-01-30 URITARRA B

Datorren larunbatean Larrabetzura joan behar gara bertakoa den Uritarra B ren kontra jolasteko.
Orain dela gutxi esan didatenez partidua 11etan hasiko da futbol zelaian. (10ak eta laurdenetan Legardan)
Bai, ... ondo irakurri duzue,... futbol zelaian, belar artifizialean.
Honek gure ohituren aldaketaren bat ekarriko du:
-Jokalariak ez dira egongo aterpe baten azpian eta larunbaterako euria datorrenez , ba ... busti-bustita amaituko dute.(Gurasoentzat badago aterpea)
-Zapatilak "tako"dunak badira hobe, ... laban ez egiteko.
-Atsedenaldian, aldatzeko arropak eraman??? ... ez dakit ...
Uritarrakoek taberna ederra daukate zelaian bertan, kafea??, salda beroa, zeozer jateko, zerbeza freskoa, ... dena ez da sufrimendua izango, ezta???

No hay comentarios:

Publicar un comentario