2010/01/31

URITARRA B 1 - LEGARDA C 6

Euria, ... haizea, .... hotza, ... belar artifiziala, ... gauza berri asko gure jokalarientzat, ... baina ze ondo pasatu zuten !!! (gehienak behintzat)
Uritarrakoek "fieles a su estilo" kontrol-pase, kontrol-pase, ez zuten eduki ezer egiteko gureen kontra, ... zuzenagoa, ... beti arerioaren porteria bilatzen. Orain, Uritarrakoek, partidu asko galduko dute ... baina hurrengo urteetan nabarituko da aurtengo lan guztia.

Kafea, ... salda beroa, ... zerbeza, ... pintxoak, ... gauza berri asko gure gurasoentzat, ... baina ze ondo egon ginen (gehienak behintzat)

Aupa Uritarra, ... lan ederra egiten ari zarete eta.

2010/01/26

PARTIDUA 10-01-30 URITARRA B

Datorren larunbatean Larrabetzura joan behar gara bertakoa den Uritarra B ren kontra jolasteko.
Orain dela gutxi esan didatenez partidua 11etan hasiko da futbol zelaian. (10ak eta laurdenetan Legardan)
Bai, ... ondo irakurri duzue,... futbol zelaian, belar artifizialean.
Honek gure ohituren aldaketaren bat ekarriko du:
-Jokalariak ez dira egongo aterpe baten azpian eta larunbaterako euria datorrenez , ba ... busti-bustita amaituko dute.(Gurasoentzat badago aterpea)
-Zapatilak "tako"dunak badira hobe, ... laban ez egiteko.
-Atsedenaldian, aldatzeko arropak eraman??? ... ez dakit ...
Uritarrakoek taberna ederra daukate zelaian bertan, kafea??, salda beroa, zeozer jateko, zerbeza freskoa, ... dena ez da sufrimendua izango, ezta???

2010/01/23

LEGARDA C 9 - 1 ARTEAGA B

Lehenengo zati orekatu baten ondoren 2-1, bigarrenean talde bakarra egon da zelai gainean, gurea.
Nahiz eta gure taldean lau jokalari zigortuta egon, bati kendu diote zigorra gaixorik baitzegoen, jolastu dutenak nahikoak izan dira partidua aurrera eramateko.
Ez dago asko gehiago komentatzeko.
Datorren astean ...

2010/01/21

TALDE ERDIA ZIGORTUTA

Atzoko entrenamentua "beroa" izan zen.
Antza denez, gure jokalari batzuk nahiko txarto portatu ziren eta entrenatzaileen pazientziarekin amaitu zuten. Hauek, larunbatean jolastu barik zigortu zituzten bost jokalari hoiek. Ondo eginda!!!
Honen ondorioz, larunbateko partiduan, "en cuadro" egongo gara.
Ez bada inor gaixotzen hemendik partidura, zazpi jokalari bakarrik edukiko ditugu, beraz, aldaketa bakarra egiteko aukera.Honek lan handia eskatuko die jolastuko dutenei, baina ziur nago daukaten guztia emango dutela, Sopelanan egin zuten moduan.

2010/01/19

PARTIDUA 10-01-23 ARTEAGA B

Larunbata honetan etxean jolastea tokatzen zaigu Derioko Arteaga B ren kontra.
Email bat bidali didate kiroldegiak antolatzen dituen partidu guztien ordutegiekin eta jolasteko lekuekin.
Guri, ea beti bezala, institutoko aterpean?? jolastea dagokigu eguerdiko 12 etan.
Bertan elkartuko gara 11,30etan.
Kiroldegia ??? Edo saski baloidegia???

KIROLDEGIKO PISTA
23 9,05 minibasket LEGARDALDE SANTA MARIA basket
23 9,05 minibasket LEGARDALDE 98 ARTXANDAPE 98 basket
23 10,30 infantilak IES MUNGIA A 4 MERTZEDE Ikas. basket Ema- Fem
23 10,30 infantilak IES MUNGIA A 1 LEIOA SET. basket Giz-Mas
23 16,00 seniorrak SASKEL S.T. SALESIANOS AGUILAS basket Ema-Fem
23 16,30 seniorrak SASKEL S.T. BARRENA BERRI basket Giz-Mas
23 19,00 seniorrak MUNGIA S.T. JULTZA ZALDUA basket Giz-Mas

2010/01/16

ZIPIRIÑE B 4 - 6 LEGARDA C REMONTADA!!!

Inolako zalantzarik gabe, gaurkoa izan da orain arteko partidurik estuena.
Zipiriñekoak aurreratu dira markagailuan 4-2 bigarren zatiko erdialdean baina gure mutilek atera dute beraiek barruan daukatena eta emaitzari buelta ematea lortu dute 4-6.
Aipagarria izan da Ikerrek lortutako 3 golak orain arte sartu barik egon baita, ... egun aproposa aukeratu du ... eskerrak ...
Gure gurasoen artean urduritasuna nabaria izan da, baina momentu oro egon dira taldea animatzen, eta uste dut, jokalariak nabaritu eta sentitu dutela.
Kriston enbidia pasatu dut gaur, ... hori bai hori partiduak jolasteko aterpea, ... ea Beti Lagunekoek (alkatesaren senarraren taldea) ikusten duten eta egiten duten antzeko zeozer Mungian.
Ondo legoke ...

2010/01/14

PARTIDUA 10-01-16 ZIPIRIÑE B

Orain dela gutxi deitu didate Sopelatik partidua eguerdiko ordu batetan izango dela esateko, eskolan bertan.
Bertara joateko Legardan elkartuko gara goizeko 12etan.

2010/01/10

Hurrengo partidua 10-01-16

Datorren larunbatean, 16an, Sopelan jolastea tokatzen zaigu, Zipiriñe B ren kontra. Zein ordutan den partidua dakidanean hemen jarriko dut.
Ea oraingoan jolastu ahal dugun ...

2010/01/08

EZ DAGO PARTIDURIK BIHAR

Eguraldia dela eta Diputapenak bertan behera utzi ditu asteburu osoko ,"Deporte Eskolar"reko partidu guztiak.
Gure txapelketa ez dago Diputapenaren menpe baina halan da guztiz ere gure partidua , gutxienez, ez jokatzea erabaki dugu.
Orain arazoa izango da noiz eta non jokatu partidu hau.
Egunen bat aurkituko dugu ...

Predicción según aemet

Honek ikaratzen nau:


Predicción por Localidades. Gorliz (Vizcaya)

Capital: Elexalde (altitud: 125 m.)
Elaborado: jueves, 07 enero 2010 a las 05:50 (hora local)
Fecha
vie 08sáb 09dom 10lun 11mar 12mié 13
ampmampmampm
Estado del cieloMuy nuboso con nieveMuy nuboso con nieveIntervalos nubosos con nieveIntervalos nubosos con nieveMuy nubosoMuy nuboso con lluviaMuy nuboso con lluviaMuy nuboso con lluvia
Prob. precip.(%)100 70 30 85 75 80
Cota nieve prov.(m)0 0 200 700 1100 1300
T. Máxima (ºC)5 4 6 7 8 10
T. Mínima (ºC)0 -2 -5 -2 1 2
VientoNorteNorteNoroesteNoroesteSurSudoesteOesteSudoeste
(km/h)18 18 18 18 7 7 11 29
Indice UV Máximo 1 1
Nivel de aviso máximoRiesgo ImportanteImportante Riesgo ImportanteImportante


2010/01/07

Larunbata honetan, zer?

Ez daukat batere argi asuntoa , ... larunbaterako elurra dago aginduta itsasoaren mailan eta gaur hartu dut Gorlizekoen deia partidua larunbatean goizeko hamabietan izango dela esanez.
Kontutan eduki behar dugu Gorlizen, futbol zelai handi baten jolasten dela beraz jokalarientzat ez dago inolako aterperik.
Elurra + euria + busti + hotzitu = NEUMONIA???
Beste aukera bat Mungian jolastea izango litzateke, institutoko aterpean, eguerdiko ordu batetan, baina horretarako kiroldegikoekin harremanetan jarri behar naiz bihar bertan eta ez dakit lortuko dudan.
Saiatuko naiz ...