2009/12/13

Legarda C 5 - Karabigane C 1

Pasa den larunbatean gure mutilek Mungian jolastu zuten Berangoko Karabigane Cren kontra. Oraingoan kiroldegian , lehena eta espero dut azkena ez izatea.
Partidua hasi eta berehala beraiek gola sartu zuten baina gure jokalariak laister hasi ziren partiduan agintzen eta horrela etorri ziren Legardakoen golak.
Azkenean bost sartu zituzten baina askoz gehiago sartzeko moduan egon ziren. Ez zen izen gure aurrelarien eguna, hainbat aukera alferrik galdu zuten. Hala ere partidu ederra jolastu zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario