2009/12/16

PARTIDUA 10-01-09

Urteko lehenengo partidua izango da eta Gorlizen jolastea tokatzen zaigu Gorliz B ren kontra.
Egun horretan gure mutilek oporretan egongo dira oraindik eta ez dute entrenamendurik edukiko.
Hori dela eta posiblea da astean zehar partiduren bat edo zeozer antolatzea beste talderen batekin.

Extraeskolarrak datorren astean

Egunotan Legardako patioan ibili den zalantza hau izan da:
Datorren astean egongo ote dira eskolaz kanpoko ekintzak?
Ba, ... zalantza hau gaur argitu da, eta ez , datorren astean ez da egongo eskolaz kanpoko ekintzarik, kirolatako entrenamentuak barne.
Beraz gaurkoa izan da aurtengo azkenengo entrenoa.

2009/12/14

Asteburu honetan partidurik ez 09-12-19

Txapelketa honetako gure taldean 9 ekipo daudenez bi asteburutan libratzea tokatzen zaigu, eta hau da horietako bat, beraz, Gabonetako oporraldia pasatu arte ez dugu partidurik izango.

2009/12/13

Legarda C 5 - Karabigane C 1

Pasa den larunbatean gure mutilek Mungian jolastu zuten Berangoko Karabigane Cren kontra. Oraingoan kiroldegian , lehena eta espero dut azkena ez izatea.
Partidua hasi eta berehala beraiek gola sartu zuten baina gure jokalariak laister hasi ziren partiduan agintzen eta horrela etorri ziren Legardakoen golak.
Azkenean bost sartu zituzten baina askoz gehiago sartzeko moduan egon ziren. Ez zen izen gure aurrelarien eguna, hainbat aukera alferrik galdu zuten. Hala ere partidu ederra jolastu zuten.

2009/12/02

BETI LAGUN 5 - LEGARDA C 1

Joan den larunbatean ,gure mutilek,Gatikan, Beti Lagunen kontra jokatu zuten.
Oso partidu interesgarria zen , "derby" bat izateaz gain, bi taldeak zeudelako ordurarteko partidu guztiak irabazita. Sailkapenaren lehen postua jokoan zegoen.
Gureak nahiko ondo jolastu zuten baina beraiek hobeto aprobetxatu zituzten edukitako gol aukerak eta horri ezker azkenengo emaitza beraien aldekoa izan zen. 5-1.
Azpimarragarria partiduan egondako giroa, giro ona, inolako arazo gabea, guraso talde bakoitza beraien jokalariak animatzen, partiduaren amaieran ,eskuak elkarri eman ondoren, elkarrekin dutxatzen, ... HAU BAI HAU FUTBOLA!!!

2009/12/01

Futbol eskola

http://futboleskola.blogspot.com/

Uritarraren blog honetan artikulu interesgarri batzuk daude.

PARTIDUA 09-12-12

09-12-12 Larunbata honetan partidua Mungiako kiroldegian izango da goizeko 11etan Berangoko Karabigane C ren kontra..
Goizeko hamar terdietan geratuko gara bertan, puntual hasteko.

PARTIDUA 09-12-05

Asteburu honetan jai egunak direla eta ez da futbol partidurik egongo.

Legarda C argazkia





Hona hemen gure jokalariak:
Zutunik: Jose Antonio, Julio, Unai, Hasier, Iker.
Makurtuta: Aner, Jon, Gorka, Omar, Mohamed
Falta dira: Aitor eta Gino.


Legarda ikastetxeko lehenengo mailako ikasleak dira gure jokalariak. Ilusioz beteriko hamabi ume.
Bi hilabete baino ez daramate entrenatzen.
Lehenengo entrenamenduetan ea ez ziren ezagutzen beraien artean eta gaur egun talde sendo eta ederra osatzen dute.