2010/10/27

Larunbateko partidua 10/10/30ean

Karabiganeren kontra jolastuko dugu larunbata honetan.
Partidua goizeko 10etan izango da kiroldegian, beraz   bertan geldituko gara goizeko 9:30etan.
NON: Mungiako kiroldegian.
NOIZ: 10etan , kiroldegian 9:30etan.

Sorpresa !!!!!

Asteleheneko entrenoan sorpresa eder bat  eduki genuen...... Ioritz zegoen,... iaz bezala,... Iraitzekin batera.
Ez dakigu luzerako izango den  ... espero dugu baietz.

2010/10/24

Derion jokatutako partidua

Gure jokalariak, atzo jolastu zuten  beraien lehenengo partidu ofiziala.
Aurten emaitzak garrantzirik ez duenez , aipatu ere ez dut egingo. Bakarrik esan fenomeno pasatu zutela-genuela, azkenean emozioz beteta egon baitzen  partidua.
Partidu amaieran,  bi taldetako jokalariak, beste detaile polit batekin oparitu ziguten, futbol zelaitik ikusleei txaloka hasi zirenean. Gradetako erantzuna ere, zoragarria, denok batera, Legardakoak eta Arteagakoak, jokalari guztiei txaloka. Hori bai hori giroa!!!!

Gero batzuk diote futbolean konpetitibitatea, arazoak eta rollo txarrak bakarrik daudela ...


Hemen daude jokalari batzuk beroketa ariketak egiten partidua hasi baino lehen, ... dantzan daudela iruditu arren.

2010/10/18

Lehenengo partidua larunbata honetan, 23an

Esan dudan bezala, gure mutilek, lehenengo partidua jolastuko dute larunbata honetan.
DERIOKO KIROLDEGIAN 11etan.
Horretarako FERIALEAN GELDITUKO GARA 10AK eta LAURDENETAN.


Baditut gogoak gure azken fitxajeak lanean ikusteko ...



2010/10/11

Entrenatzen hasi dira.

Pasa den astelehenean hasi ziren entrenatzen. Momentuz 15 jokalari batu dira, ... ikusiko dugu zenbatek bukatzen duten, ... eta entrenatzailea, Iraitz , iazkoa, Aurten ez du Ioritz edukiko laguntzeko, ... pena bat ...

Iazko egun eta ordu berean izango dira entrenoak.

ASTELEHENETAN: 16,30 etatik 18 etara
ASTEAZKENETAN: 15 etatik 16,30etara

Txorierri-kosta 10-11

Joan den astean lehenengo batzarra eduki genuen Derioko kiroldegian eta antolatzaileak berri garrantzitsu batekin etorri ziren. AURTEN EZ DA SAILKAPENIK EGONGO. Beraz jolastuko diren partiduak "amistosoen" modura izango dira.
Iaz batzuk saiatu ginen hori horrela egiteko, baina bozketaren ondorioz ezetza atera zen. Aurten ez dute aukerarik ere eman, ... horrela da eta kitto.
Han entzundakoaren arabera, aurten ere, 20 talde egongo gara, 10 lehenengo urtekoak eta beste 10 bigarren urtekoak. Beti Lagunekoak ez dira egongo futbol 8ra joan baitira ???
Datorren ostegunean daukagu hurrengo batzarra.

San Pedroko torneoa 10

Gure mutilak fenomeno portatu ziren, nahiz eta gutxi egon partidu gehienetan.
Gutxigatik ez ziren heldu finalerdietara, lehenengo urtekoak izanik gainera. Azkenean hemeretzitik bostgarrenak gelditu ziren.
Egia esan, tokatu zitzaien taldea nahiko erraza izan zen.