2010/05/27

legarda C - Kukuiaga B

Igande honetan 12ak eta laurdenetan tokatu zaie jolastea.
Egia esan, Kukuiagakoen daukagun erreferentzi bakarra asteburuko partidukoa da, Arteaga Bri 5-1 irabazi zioten, beraz arerio gogorra izan daiteke gureentzat.
Ikusiko dugu ...

LEGARDA C 4 - 1 LARRAMENDI C

Pasa den larunbatean  lehenengo partidua jolastu zuten gure mutilek Larramendi C ren kontra.
Hasieran nahiko kikilduta egon ziren, beraiek bigarren mailakoak baitziren, baina apurka-apurka partidua kontrolatzen hasi eta 4-1 irabazi zuten.

2010/05/04

San Pedroko torneoa 10

     Pasa den ostiralean,  kiroldegian, taldeen zozketa egin zen eta gure jokalariei Larramendi C, Arteaga B eta Kukuiaga B ren kontra jolastea egokitu zaie.
     Torneo honetan adinak nahastuta jolasten da, beraz, baliteke, talde hoietakoren bat gureak baino urte bat zaharragoak izatea (Larramendikoak ea ziur).
     Partiduak plazan izango dira larunbatetan edo igandetan.Hori ostiral honetan jakingo dugu, egutegia banatzen digutenean.

Maiatzak 8 Umeen jaia.

    Larunbata honetan ospatzen da Derion, txapelketa honetako jai eguna.
    Jai honetan partiduak ere egongo dira, multzo bakoitzeko irabazleek beste talde guztien selekzio baten kontra jolastu beharko dute. Gure taldetik, zozketa egin ondoren, Unai izango da jolastuko duen jokalaria eta txapelketan bigarrenak geratu direnez, selekzioko atezaina ere, gurea izango da, beraz Jonek ere jolastuko du.
     Partiduak amaitu ondoren ume guztiei banatuko zaie hainbat gauza: trofeotxu bat, bisera eta Athleticeko Fundaziokoak badatoz txapa, banderin, ...
     Eta amaitzeko jokalari guztiak lunch eder bat edukiko dute. JOKALARIAK BAKARRIK !!!

Fenomeno pasatuko dute !!!