2010/04/30

ARTEAGA C 1 - 2 LEGARDA C

Txapelketa honetako azken partidua izan zen. Gureak nahiko ondo jolastu zuten baina partidu amaieran gauzak estutu ziren eta emozioz betetako amaiera eduki genuen.

2010/04/20

Legarda C 7 - 1 Uritarra B

Joan den larunbatean Bentadesen jokatutako partiduan ikusi genituen bertako instalazioak.
Futbol zelaia, nahiko normala, aldapa eta guzti, baina aldagelak oso politak eta garbiak, ...  nabaritzen da berria dela ...
Bertako batek esandakoaren arabera, zelaia estaltzeko asmoa daukate, beraz, datorren urterako eginda badaukate ... uste dut ... partidu bat baino gehiago jokatuko dugula bertan.

2010/04/16

LEGARDA C - URITARRA

Larunbata honetan goizeko 12etan, BENTADESEN,  jolastu behar dute gure mutilek.
Zelai barria, aldagela berriak, ...
Kanpoko partiduen etxura  hartzen diot partidu honi,  baina ez, gu gara, etxekoak ...