2010/03/27

ARTEAGA B 1 - 2 LEGARDA C

Gaur goizean gure mutilek  Derioko kiroldegian Arteaga Bren kontra jolastu dute.
Ez dakit informazio falta izan den edo oporretan daudelako baina gaurko partidurako sei jokalari bakarrik agertu dira, beraz, ez da egon aldaketarik egiteko aukerarik. Gainera agertu diren jokalariak nahiko loak hartuta ibili dira eta garaipenaren gola azken minututan etorri da.

Nekatuta ote daude gure txapeldunak??????

2010/03/22

SAILKAPENA

Clasificación – Prebenjamines  1º Año


GRUPO B.






EQUIPO
P.J.
P.G
P.E.
P.P
PTOS.
1
BETI-LAGUN
16
15
0
1
45
2
LEGARDA - C
17
14
0
3
42
3
KARABIGANE - B
17
13
0
4
39
4
GORLIZ - B
17
11
0
6
33
5
ARTEAGA - B
17
5
1
11
16
6
KARABIGANE - C
16
4
1
11
13
7
ARTEAGA - C
16
4
0
12
12
8
ZIPIRIÑE - B
17
4
0
13
12
9
URITARRA - B
15
2
0
13
6







PARTIDUA 10-03-27 ARTEAGA B

Datorren larunbatean Derion jolastea tokatzen zaigu Arteaga B ren kontra, goizeko 12etan kiroldegian.

Deriora joateko 11,15etan geratuko gara FERIALEAN.

2010/03/19

Legarda C 6 - 2 Zipiriñe B

Gaur 11etan jolastu dute asteburu honetako partidua eta hasieran uste baino errazagoa izan da gure mutilentzat.
Bigarren zatiko erdi alderako 6-0 jarri dira eta gero etorri dira Sopelakoen golak, gureek lasaitu direnean.

Talde sendo eta gogorra daukagu, defentsan gehien bat, denek sartzen dute hanka inolako beldur gabe eta horri esker, baloi asko irabazten dituzte golak sartzeko aukerak eginez.

2010/03/14

ASTEBURU BOROBILA

Asteburu honetan bi partidu jolastu dituzte gure mutilek, arerio berdinaren kontra, Gorliz B.
Futbol zelai guztiz ezberdinetan, institutoko tejabanan eta belar artifizialean, ... baina emaitza berdina izan da bi partidutan ... gureek irabazi dute 5-2.

Aipatzekoa ere, Gorlizen dauzkaten instalazioak,... zabalak, ... ondo zainduta, ... aldagelak garbi, ... oso gustura egon gara denok, ... umeek ez zuten etxera joan nahi ...

2010/03/08

PARTIDUA 10-03-14 GORLIZ B

Bai, bai, ... ondo irakurri duzue, ... igandean partidua daukagu ... eta Gorlizkoen kontra berriro.
Partidu hau  elurrarengatik atzeratu zena da.
Gorlizko zelaia futbol zelaia da , ... belar artifialarekin, ... aterpe gabekoa,...  beraz hobeto ez badu euririk egiten. Umeek bai disfrutatuko dutela!!!

Ah!!!  Partidua 13etan da eta 12etan GERATU GARA  FERIALEAN.

PARTIDUA 10-03-13 GORLIZ B

Larunbatean 10,30etan institutoko aterpean. Partidua 11etan hasteko.