2010/12/23

KARABIGANE - LEGARDA

Azkenean ordutegia mantendu zen eta 10ak laurden gutxiagotan hasi zen partidua.
Kriston hotza,... inguruko mendiak elurtuta, ...gure taldeko jokalari batzuk erdi gaixorik, ... hala ere saiatu ziren baina azken emaitza ez zen ona izan gureentzat.
 Gureak 11tatik gora  eta 25º gradutan, gutxienez, jolastu behar dutela uste dut, bestela ez dute erakusten dakiten guztia.
Aipagarria gure azken fitxajearen debuta, Joanena, oraindik partiduak falta zaizkio  lotsa kentzeko baina denborarekin ziur lortuko duela.

2010/12/15

Larunbaterako eguraldia

Capital: Berango (altitud: 50 m.)
Elaborado: miércoles, 15 diciembre 2010 a las 05:50 (hora local)

Fecha
mié 15jue 16vie 17sáb 18dom 19lun 20mar 21
pmampmampm
Estado del cieloMuy nuboso con nieveNuboso con lluviaNuboso con lluviaNuboso con lluviaNuboso con lluviaNuboso con lluviaNuboso con lluviaNuboso con lluviaMuy nuboso con lluvia
Prob. precip.65% 80% 90% 65% 80% 65% 60% 
Cota nieve prov.(m)200 400 600 1000 1100 700 
T. Máxima (°C)10 11 11 11 
T. Mínima (°C)

EZ DAGO ALDAKETARIK !!!

Azkenean EZ DAGO aldaketarik !!!


Partidua Berangon 10 laurden gutxiagotan, beraz 9etan ferialean.

2010/12/14

2010/12/18 KARABIGANE - LEGARDA

Zapatu honetan Berangora goaz.
Partidua 10ak laurden gutxiagotan izango da.
 Zelako sortea daukagun !!!!!  Yupiiii  !!!!!!

 KONBOKATORIA:
EGUNA: Larunbata, 18.
ORDUA: 9etan.
LEKUA: Ferialean

Azkenean EZ DAGO aldaketarik !!!


Partidua Berangon 10 laurden gutxiagotan, beraz 9etan ferialean.

2010/12/11

PORTERIEN EGOERA



SIN COMENTARIOS ...

LEGARDA - ARTEAGA A

Gaur goizean , goizeko 9:30etan, hasi da gure mutilen partidua Derioko Arteaga Aren kontra.
Ez dakit ordua, ...hotza, .... edo zergatik izan den baina ... gaurkoa ez da izan gureek jolastu duten partidurik hoberena eta azkenengo emaitza horren islada izan da.
Ordutegiarekin gertatu dena berriro ez gertatzea espero dut, gu goizeko 9:30etan jolasten eta 10:30etan partidurik ez.

Datorren astean Berangon Karabiganeren kontra jolastea tokatzen zaigu.

2010/12/09

2010 / 12 / 11 LEGARDA - ARTEAGA A

Gure mutilen partidua:

EGUNA :     Larunbata ,11 .                                 
ORDUA : 9etan ,  partidua 9.30etan da        
NON :    Institutoko tejabanan.                        

2010/12/03

2010/12/4 EZ DAGO PARTIDURIK

Jai egunak direla ta EZ DA PARTIDURIK egongo.
Hurrengo partidua 2010/12/11 Arteaga A ren kontra, Mungian.

2010/11/24

2010/11/27 BENTADES - LEGARDA

Larunabata honetan Bentadesen kontra jolastea tokatzen zaigu.
Hasieran, ...eta mesede moduan,... ordu biak laurden gutxiagotan ipini zigun partidua, saskibaloidegian (kiroldegian).
Bentadesekoekin hitz egin ondoren ,erabaki genuen ordu hori ez dala egokia jolasteko, oso berandu amaitu ahal baitzen.
Beraz, ... eta guzti horren ondorioz:

Partidua institutoko tejabanan izango da goizeko 12etan.

KONBOKATORIA:

EGUNA: 2010/11/27 Larunbata
ORDUA: 11:30 etan institutoan, 12 etan jolasteko.
NON: Institutoko tejabanan.

LEGARDA - COLEGIO FRANCÉS

Partidua zati bakoitzeko 25 minutukoa izan beharrean 30 ekoa izan zen,  talde bien jokalarien kopurua ikusita, ... apur gehiago jolasteko bakoitzak. Oso ondo pasatu zuten.
 Ikusle pilo bat egon zen, ... bai aurretik, bai atzetik ... partiduak egon baitziren.
Betiko moduen, institutoko tejabanan,... zorua bustita eta labankorra,... porteriak ... , .... hobeto ez jarraitu.
Itxura ederra ematen dugu !!!

Eta larunbata honetan,.... derbya ..... , Bentadesen kontra.

2010/11/14

10/11/20 LEGARDA - COLEGIO FRANCÉS

Datorren larunbatean, 20an, Colegio francés en kontra jolastea tokatzen zaigu.

KONBOKATORIA:

EGUNA: 10/11/20 larunbata
ORDUA: 11:30 etan
NON: Institutoko tejabanan.

Partidua 12etan hasiko da.

Gure guraso batzuk

Hona hemen gure guraso batzuk .... ez daude kartzelan ... ez dira arriskutsuak ... baina  badaezpadan ....






BIZIA - LEGARDA

Atzo,  Biziaren kontrako partidua jolasteko, Lezamara joan ginen.
Bertara heldu bezain pronto, futbol zelaia ikusi genuen eta harrituta geratu ginen bertako instalazioekin, belar artifizialeko zelaia, aldagela handi eta garbiak, ... beste leku batzutakoak ikusi beharko lukete ...
Gure jokalarientzat horrelako zelaietan jolastea nobedadea zenez, pilo bat disfrutatu zuten eta jolasteko irrikatzen egon ziren.
Hasieran zelaira ohitzea kostatu zitzaien baina partidua aurrera joan ahala, gureen jokua hobetu zen  eta markagailuan ere nabaritu zen.
Aldagelatan, dutxatu ostean, Legardako euskara eguneko abestia kantatzen hasi ziren ....

2010/11/12

Gure jokalarien bi arerio.




"larrabetzutik.org" etik hartuta. Eskerrik asko.

2010/11/11

10/11/13 BIZIA - LEGARDA

Larunbata honetan Bizia taldekoei bisita egitea tokatzen zaigu.
Talde hau Lezamakoa  da eta bertako eskoletako futbito zelaian jolasten dituzte partiduak. Zelai hau belar artifizialekoa da eta ez dauka inolako aterperik, ... beraz ... hobeto ez badu euririk egiten.

                  KONBOKATORIA:

EGUNA: 10/11/13 Larunbata
ORDUA: 11:30 etan.
LEKUA: Ferialean.

Legarda - Gorondagane

Joan den larunbatean jolastu zen partidu hau.
Nabaria izan zen, beraiek , berriak zirela txapelketa honetan.Hala ere partidu polita , borrokatua eta emozioz betetakoa atera zen.
Partidu amaieran jokalari guztiak pozik, elkarri eskua ematen, elkarrekin aldagelatako bidea egiten, ...

Datorren larunbatean, Lezaman, ...

2010/11/02

10/11/06 Legarda-Gorondagane

Datorren larunbatean, 6an, Gorondaganeren (Sondikako eskola publikoa) kontra jolastu behar dute gure jokalariek.
NON: Institutoko tejabanan  aterpean.Mungian.
NOIZ: Goizeko 11etan.

Konbokatoria: 10:30etan institutoko aterpean.

Karabiganeren kontrako partidua

Kiroldegian jolastu zuten Karabiganeren kontra, aldagela berriak estrainatuz.
 Partiduak ez zuen eduki historia handirik baina gutxienez jokalariak ondo pasatu zuten, nahikoa!!!

2010/10/27

Larunbateko partidua 10/10/30ean

Karabiganeren kontra jolastuko dugu larunbata honetan.
Partidua goizeko 10etan izango da kiroldegian, beraz   bertan geldituko gara goizeko 9:30etan.
NON: Mungiako kiroldegian.
NOIZ: 10etan , kiroldegian 9:30etan.

Sorpresa !!!!!

Asteleheneko entrenoan sorpresa eder bat  eduki genuen...... Ioritz zegoen,... iaz bezala,... Iraitzekin batera.
Ez dakigu luzerako izango den  ... espero dugu baietz.

2010/10/24

Derion jokatutako partidua

Gure jokalariak, atzo jolastu zuten  beraien lehenengo partidu ofiziala.
Aurten emaitzak garrantzirik ez duenez , aipatu ere ez dut egingo. Bakarrik esan fenomeno pasatu zutela-genuela, azkenean emozioz beteta egon baitzen  partidua.
Partidu amaieran,  bi taldetako jokalariak, beste detaile polit batekin oparitu ziguten, futbol zelaitik ikusleei txaloka hasi zirenean. Gradetako erantzuna ere, zoragarria, denok batera, Legardakoak eta Arteagakoak, jokalari guztiei txaloka. Hori bai hori giroa!!!!

Gero batzuk diote futbolean konpetitibitatea, arazoak eta rollo txarrak bakarrik daudela ...


Hemen daude jokalari batzuk beroketa ariketak egiten partidua hasi baino lehen, ... dantzan daudela iruditu arren.

2010/10/18

Lehenengo partidua larunbata honetan, 23an

Esan dudan bezala, gure mutilek, lehenengo partidua jolastuko dute larunbata honetan.
DERIOKO KIROLDEGIAN 11etan.
Horretarako FERIALEAN GELDITUKO GARA 10AK eta LAURDENETAN.


Baditut gogoak gure azken fitxajeak lanean ikusteko ...



2010/10/11

Entrenatzen hasi dira.

Pasa den astelehenean hasi ziren entrenatzen. Momentuz 15 jokalari batu dira, ... ikusiko dugu zenbatek bukatzen duten, ... eta entrenatzailea, Iraitz , iazkoa, Aurten ez du Ioritz edukiko laguntzeko, ... pena bat ...

Iazko egun eta ordu berean izango dira entrenoak.

ASTELEHENETAN: 16,30 etatik 18 etara
ASTEAZKENETAN: 15 etatik 16,30etara

Txorierri-kosta 10-11

Joan den astean lehenengo batzarra eduki genuen Derioko kiroldegian eta antolatzaileak berri garrantzitsu batekin etorri ziren. AURTEN EZ DA SAILKAPENIK EGONGO. Beraz jolastuko diren partiduak "amistosoen" modura izango dira.
Iaz batzuk saiatu ginen hori horrela egiteko, baina bozketaren ondorioz ezetza atera zen. Aurten ez dute aukerarik ere eman, ... horrela da eta kitto.
Han entzundakoaren arabera, aurten ere, 20 talde egongo gara, 10 lehenengo urtekoak eta beste 10 bigarren urtekoak. Beti Lagunekoak ez dira egongo futbol 8ra joan baitira ???
Datorren ostegunean daukagu hurrengo batzarra.

San Pedroko torneoa 10

Gure mutilak fenomeno portatu ziren, nahiz eta gutxi egon partidu gehienetan.
Gutxigatik ez ziren heldu finalerdietara, lehenengo urtekoak izanik gainera. Azkenean hemeretzitik bostgarrenak gelditu ziren.
Egia esan, tokatu zitzaien taldea nahiko erraza izan zen.

2010/05/27

legarda C - Kukuiaga B

Igande honetan 12ak eta laurdenetan tokatu zaie jolastea.
Egia esan, Kukuiagakoen daukagun erreferentzi bakarra asteburuko partidukoa da, Arteaga Bri 5-1 irabazi zioten, beraz arerio gogorra izan daiteke gureentzat.
Ikusiko dugu ...

LEGARDA C 4 - 1 LARRAMENDI C

Pasa den larunbatean  lehenengo partidua jolastu zuten gure mutilek Larramendi C ren kontra.
Hasieran nahiko kikilduta egon ziren, beraiek bigarren mailakoak baitziren, baina apurka-apurka partidua kontrolatzen hasi eta 4-1 irabazi zuten.

2010/05/04

San Pedroko torneoa 10

     Pasa den ostiralean,  kiroldegian, taldeen zozketa egin zen eta gure jokalariei Larramendi C, Arteaga B eta Kukuiaga B ren kontra jolastea egokitu zaie.
     Torneo honetan adinak nahastuta jolasten da, beraz, baliteke, talde hoietakoren bat gureak baino urte bat zaharragoak izatea (Larramendikoak ea ziur).
     Partiduak plazan izango dira larunbatetan edo igandetan.Hori ostiral honetan jakingo dugu, egutegia banatzen digutenean.

Maiatzak 8 Umeen jaia.

    Larunbata honetan ospatzen da Derion, txapelketa honetako jai eguna.
    Jai honetan partiduak ere egongo dira, multzo bakoitzeko irabazleek beste talde guztien selekzio baten kontra jolastu beharko dute. Gure taldetik, zozketa egin ondoren, Unai izango da jolastuko duen jokalaria eta txapelketan bigarrenak geratu direnez, selekzioko atezaina ere, gurea izango da, beraz Jonek ere jolastuko du.
     Partiduak amaitu ondoren ume guztiei banatuko zaie hainbat gauza: trofeotxu bat, bisera eta Athleticeko Fundaziokoak badatoz txapa, banderin, ...
     Eta amaitzeko jokalari guztiak lunch eder bat edukiko dute. JOKALARIAK BAKARRIK !!!

Fenomeno pasatuko dute !!!

2010/04/30

ARTEAGA C 1 - 2 LEGARDA C

Txapelketa honetako azken partidua izan zen. Gureak nahiko ondo jolastu zuten baina partidu amaieran gauzak estutu ziren eta emozioz betetako amaiera eduki genuen.

2010/04/20

Legarda C 7 - 1 Uritarra B

Joan den larunbatean Bentadesen jokatutako partiduan ikusi genituen bertako instalazioak.
Futbol zelaia, nahiko normala, aldapa eta guzti, baina aldagelak oso politak eta garbiak, ...  nabaritzen da berria dela ...
Bertako batek esandakoaren arabera, zelaia estaltzeko asmoa daukate, beraz, datorren urterako eginda badaukate ... uste dut ... partidu bat baino gehiago jokatuko dugula bertan.

2010/04/16

LEGARDA C - URITARRA

Larunbata honetan goizeko 12etan, BENTADESEN,  jolastu behar dute gure mutilek.
Zelai barria, aldagela berriak, ...
Kanpoko partiduen etxura  hartzen diot partidu honi,  baina ez, gu gara, etxekoak ...

2010/03/27

ARTEAGA B 1 - 2 LEGARDA C

Gaur goizean gure mutilek  Derioko kiroldegian Arteaga Bren kontra jolastu dute.
Ez dakit informazio falta izan den edo oporretan daudelako baina gaurko partidurako sei jokalari bakarrik agertu dira, beraz, ez da egon aldaketarik egiteko aukerarik. Gainera agertu diren jokalariak nahiko loak hartuta ibili dira eta garaipenaren gola azken minututan etorri da.

Nekatuta ote daude gure txapeldunak??????

2010/03/22

SAILKAPENA

Clasificación – Prebenjamines  1º Año


GRUPO B.






EQUIPO
P.J.
P.G
P.E.
P.P
PTOS.
1
BETI-LAGUN
16
15
0
1
45
2
LEGARDA - C
17
14
0
3
42
3
KARABIGANE - B
17
13
0
4
39
4
GORLIZ - B
17
11
0
6
33
5
ARTEAGA - B
17
5
1
11
16
6
KARABIGANE - C
16
4
1
11
13
7
ARTEAGA - C
16
4
0
12
12
8
ZIPIRIÑE - B
17
4
0
13
12
9
URITARRA - B
15
2
0
13
6